KEINU-IRAKURRI Laborategia

2018a hasteko, ikerketa ireki dugu, eta norberarengandik, kolektibotik eta denona den horretatik abiatuta elkarsortzeko dugun erronkan eginiko aurrerapenen berri eman behar dugu.

Gure hipotesien berri patxadaz eman nahi dizuegu, eta Denbora Errealeko Konposizioaren (DEK) paradigmak erraz eta denbora-tarte mugatu batean erabiltzeko egokitu ditugun jolas edo ariketa batzuk azaldu. Orobat, aukera berriak (ahalmenak/erabilerak) irudikatzen/aurkitzen eta gure proposamenaren ahulguneak identifikatzen laguntzea nahi genuke.

Horretarako, mikrolaborategi ibiltari hau proposatzen dizuegu, bi saio esperimentalek eta ondorioen aurkezpen txiki batek osatuta. Hona hemen egunak, ordutegiak eta kokapenak:

 

KEINU-IRAKURRI ZASen
Eguna: 2018ko urtarrilaren 19a
Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara
Helbidea: Hedegile kalea 84 01001 (Vitoria-Gasteiz)
Izena eman behar da aldez aurretik (10 pertsona)

KEINU-IRAKURRI Wikitokin
Eguna: 2018ko urtarrilaren 25a
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era
Helbidea Harrobi plaza 5 2.a 48003 (Bilbo)
Izena eman behar da aldez aurretik (10 pertsona)

AURKEZPEN IREKIA Wikitokin
Eguna: 2018ko urtarrilaren 25a
Ordutegia: 19:00etatik 20:30era
Helbidea: Harrobi plaza 5 2.a 48003 (Bilbo)
Doan aretoa bete arte

 

Saioen helburua da partaideek esperientziaren bidez ezagutzea nolakoa den metodologia eta zer paradigma-aldaketa proposatzen duen sorkuntza kolektiboari buruz. Saioetan, probak egingo ditugu lantzen aritu garen ariketekin edo jolasekin, eta eztabaidatuko dugu zuen jardunean zer aplikazio posible dituzten. Aurkezpenean, ikerketari eta orain arteko garapenari buruz hitz egingo dugu, baita laborategiko saioetan gertatutakoari buruz ere.

Saioak ez daude lotuta haien artean. Izena eman dezakezue egun batean edo bietan parte hartzeko, nahi duzuen bezala. Hori bai, 10 partaiderentzako prestatu ditugu. Etorri nahi baduzue, IDATZI E-POSTAKO MEZU BAT info@colaborabora.org helbidera, eta gaian, idatzi “KEINUA-IRAKURTZEA laborategia” eta zer saiotarako eman nahi duzuen izena.

Ez galdu aukera, oso pertsona gutxirentzat da eta.
ATSEGIN HANDIZ HARTUKO DUGU POZIZIOA ZUEKIN!!

 

 

Laborategiaren hartzaileak askotariko esparruetan (hezkuntza, hizkuntza artistikoak, taldean lan egiteko prozesuak, erakunde sozialak, garapen komunitarioko ekimenak…) eraikuntza kolektiborako praktiketan eta metodologietan interesa duten pertsonak dira. Laborategi honetan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik ezer jakitea DEKi buruz; dena den, esteka batzuk utziko dizkizuegu informazio gehiago izateko.

ELKARLANerakoDEK ikerketari buruz:
http://ctrparacolaborar.colaborabora.org/sobre-la-investigacion/

Denbora Errealeko Konposizioari (DEK) buruz:
https://www.colaborabora.org/wp-content/uploads/sites/7/2016/03/CTRparaCOLABORAR_explicarCTR.pdf

João Fiadeiroren aurkezpena DEKen gainean:
https://www.youtube.com/watch?v=8k7gnRCB2Lc

 

One thought on “KEINU-IRAKURRI Laborategia

  1. Pingback:Laboratorio GESTO-LEER

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude