Aurrekariak: #DEK bat egingo dugu elkarlanean aritzeko?

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Azalan eginiko hiru eguneko egonaldiaren kronika. Helburua DEK teknika (Denbora Errealeko Konposizioa) beste prozesu kolektibo batzuetara nola egokitzen den ikustea eta esploratzea izan zen.

Deskargatu testua PDF formatoan

Oro har, elkarlaneko praktikak baldintza jakin batzuetan gauzatzen dira: berehalako emaitzak premiaz bilatzea, nahikoak ez diren baliabideak, denbora-tarte desegokiak… Baldintza horiek funtzionamendu hierarkikoak eta ez oso probetxugarriak betikotzeko joera izaten dute. Dinamika horietan, eragileek jarduten dute aurrez finkatuta dauden inertzia eta eredu pertsonaletatik abiatuta, eta ondorioz, elkarlanen ahalmena mugatzen da eta emaitza posibleen espektroa murrizten da.

Tamalez, ezin gara geldirik geratu prozesu bat aktibatzeko baldintza material onenak noiz lortuko ditugun zain, eta ez dugu nahikoa denbora izango partaideen gaitasun pertsonalak behar bezala garatzeko. Ostera, printzipioak eta ekintzak jokoan jar ditzakegu, tartean daudenen itxaropenen eta desioen ondorioz sortzen diren tentsioak kudeatzen laguntzen digutenak, eta denon helburuei nahiz abian den elkarlanaren izaerari erantzuten laguntzen digutenak.

Premisa hori abiapuntutzat hartuta eta erronka metodologia bat esploratzea eta aldi berean jokoan jartzea izanik, erabat limurtu gintuen Azalak egindako gonbidapenak, Denbora Errealeko Konposizio (DEK) deritzon teknikan hiru egunez murgil gintezen #ELKARLANerakoDEK esaten diogun egonaldian. Bulegoko eguneroko dinamika eta ohituretatik atera beste toki batean kokatzeko, eta toki horretatik, elkarlanetan eta eraikuntza- zein sorkuntza-prozesu kolektiboetan sortzen diren harremanei eta tentsioei erreparatu. DEK teknika beste prozesu batzuetara nola egokitzen den ikusi, elkarsorkuntzako metodologiak eta partekatzen dena eraikitzeko beste era batzuk gehitu, praktika artistikoetatik esperimentatzea, autoprestakuntza azpimarratzea, eta ikaskuntza nahiz bizipen horiek partekatzea. Horiek izan ziren egonaldiaren helburuak.

23367563051_3c9c00691e_o

Atarikoa

Duela urtebete baino gehiago, teknikaren hatsarreetan murgiltzeko aukera izan genuen Carolina Camposek eta Daniel Pizamigliok emandako “Composición en tiempo real para mediadores” (denbora errealeko konposizioa bitartekarientzat) lantegian. Lantegia MOV-s izeneko ekimenaren 2014ko edizioaren barruan antolatu zen; ekimen horrek, zehazki, dantzaren esparruko artistek eta antolatzaileek elkar topatzea eta elkarlanean aritzea sustatzen du. Bat-batean maitemintzeaz gain, une horretan sumatu genuen teknika horrek eta ColaBoraBoran esploratzen eta garatzen ditugun elkarlaneko praktiken gaineko proiektuek antzeko ezaugarri batzuk dituztela; hortaz, egonaldiak sakontzeko balio izan digu, konexio horiei erreparatzeko eta ikertzen jarraitzeko lehen taula osatzeko.

Lana beta bertsioan, inondik ere bukatuta ez dagoena, hasi berri baita. Modu erdi-intuitibo batean hurreratu gara, praktika, bisualizazioa eta eskematizazioa, jolasa eta saio burutsu batzuk nahasiz eta nahasiz. Ikerketa klasikoen formatutik ihes egin dugu, edo performatiboa soilik den ikuspegi batetik. Hori dela eta, kronika hau eta egonaldian zehar sortutako beste material batzuk idatzi eta partekatzearen helburu bakarra lan hau beste batzuei irekitzea da, interesa duten edozein diziplinatako pertsonei, hala teknikari nola bertsioei eta aplikazioei begira. Aukera ematea iruzkinak, oharrak eta kritikak egiteko, prozesu ireki hau konposatzen jarraitzeko. Osagaiak gehitzea teknikaren bidez argitaratu eta esploratu denari, guk baino sakonago ikertu dutenen eskutik, beste toki batzuetan, beste talde batzuetan, beste helburu batzuekin.

Gu proiektu kolektiboen ikuspegitik hurreratu gara, partaideen erronketatik, gaitasunetatik eta jokabideetatik abiatuta. DEKeko ideiak eta metodologiak berriz diseinatzean sakontzea, gero ideia eta metodologia horiek partekatu eta banatze aldera elkarlanean jarduteko eta elkarsortzeko beste era batzuk bilatzen dituzten komunitate eta taldeetan.

DEK-EN DESKRIBAPENA ETA JATORRIA

Hasteko, egokia iruditzen zaigu DEK teknika zer den eta nola sortu zen labur azaltzea. Denbora Errealeko Konposizioa (DEK) deskribatzeko, Azalak emandako laburpen batera joko dugu. Laburpen hori Claudia Diasek, Muelle 3ek eta La Fundiciónek DEKi buruz eman beharreko lantegi baten iragarkian agertu zen:

“Denbora Errealeko Konposizio (DEK) deritzon teknika João Fiadeiro portugaldar artistak dantza garaikidearen testuinguruan sortutako teknika bat da, arteak eta politikak elkar ukitzen duten zirrikituetan kokatzen dena. Teknika hori beti erabiltzen da besteekiko harremanaren barruan. Zentzu horretan, nahiz eta artearen testuinguruan aplikatzen den –alegia, testuinguru estetiko batean–, erabilera etikoa da. Erabaki asertiboak hartzen laguntzen du; hots, testuinguruarekin bat datozen erabakiak. Haren utopia bizipen kolektiboa da, elkarrekin egotea, izan testuinguru artistiko batean izan testuinguru sozial batean.
Testuinguru artistikoan aplikatuz gero, DEK ezezaguna denari eta etortzeko dagoenari heltzeko lan-tresna bat da, praktikan ez baitago aurrez zehaztuta dagoen gidoirik. Ildo horretan, inprobisazio-teknika baten moduan uler daiteke, nahiz eta kategorizazio hori baino askoz harago doa. Pentsamendu-sistema batek eta modu operatibo batek osatutako teknika bat da, kontzeptu-tresnek eta tresna-kontzeptuek osatua, eta horrek agerian uzten du teoriaren eta praktikaren arteko erlazioa ez dela dikotomikoa”.

 

23081974949_cf64b57e0c_k

João Fiadeiro koreografoak Denbora Errealeko Konposizioaren metodoa ikertu zuen; hasiera batean, dramaturgia-konposizioko lanean eraikitzeko modu baten gisara ulertu zen, baina pixkanaka, tresna teoriko-praktiko bihurtu zen, baita erabakiak, irudikatzea eta lankidetza beste era batean ulertzeko eta horiei buruz pentsatzeko plataforma ere, artean eta bizitzan. Bilaketa horretan, lankidetzan jardun zuen beste diziplina askorekin: ekonomia, neurobiologia, sistema konplexu zientifikoak… Bestalde, Claudia Dias koreografo eta performerra elkarlanean aritu zen RE.ALekin, João Fiadeiroren sorkuntza-estrategiaren interprete nagusi gisa, eta Denbora Errealeko Konposizioaren garapenean, sistematizazioan eta transmisioan (2001/09).

23424099686_1384593379_k

LEHEN EGUNEAN, LURRERATU

Iritsi ginen egunean eta egonaldiko hurrengo egunaren zati batean, DEKi buruzko azalpen amaigabe eta kaotiko samar batean aritu ginen: zer den, nondik sortu zen, zerk osatzen duen, zer premisa dituen eta zer aukera ematen dituen. Azkenean, ariketa hori denbora errealeko konposizio bat izan zen, egonaldiko partaide batzuek idatzitako oharren eta eginiko praktiken bitartez. Aldi berean, konposizioa horma-irudi batean jasotzen joan ginen, eta lagungarria izan zen zirriborroak egiten, osatzen eta biltzen jarraitzeko, teknikari buruzko narratiba bat prestatzen joan ahal izateko:

  • Konposizioa: partekatzen den esparru baten barruan jarrera hartzeko egintza. Partekatzen denari begira, parte hartzen duten subjektu guztiak baldintza berberetan daude eta erantzukizun berak dituzte. Elkarrekintza dago, bat-etortzea, eta hartan, subjektu guztiek egitatea aktibatzen eta eraldatzen dute denek partekatzen duten planoan.
  • Denbora erreala: hori gertatzen den denbora izaten ari dena da, gerundioa denek partekatzen duten planoan. Gerundio bihurtzeak behin-behineko etorkizuna aurreikusten du, ez erdietsi beharreko xede bat; horrenbestez, abstraktua dena eta aldi baterako dena onartu behar dira.
  • Denek partekatzen duten planoa: partekatzen dutena bilatzeko ideiaren barnean, subjektu bakoitzak, besteekin batera, keinu bat egiteko edo jarrera hartzeko erantzukizuna du. Keinu hori hausnarketa gogoetatsu batek eta ekintza batek osatzen dute, hausnarrekintza bihurtzen den elementu bakar bat. Horrexegatik ez da negoziazio diskurtsibo bat. Izaten ari denaren aurrean, egitea norberari dagokio denek partekatzen duten esparruaren barruan. Keinuak denek partekatzen duten topaketa edo plano horren ondorio izan behar du: une bat, espazio bat, gauza bat, beste subjektuak… Horren oinarria ezin da inoiz asmo edo proiekzio pertsonal bat izan.
  • Norbanakoa: askatasunetik abiatuta sortzea, nork bere ereduak eta desioenak baztertzea, eta burua aske uztea. Zerbait ulertzeko asmoa alde batera uztea. Denbora laburragoa ematea ulertzen, eta luzeagoa konposatzen. Erantzunak ez direnez berehala bilatzen, DEKek tresnak ematen dizkigu jarrera irekia izateko eta izaten ari denaren era berriak aurkitzeko. DEKen, lanaren % 80 irakurtzea eta erreparatzea da, eta gainerako % 20a, keinua egitea.
  • Erreparatzea, irautea eta berrasieratzea funtsezkoa da.

1.ERREPARATZEKO, hiru adiera erabiltzen dira: erreparatzea, izaten ari dena hautematea eta horretaz jabetzea; erreparatzea, zerbaiti berriz begiratzeko noziotik ulertuta; erreparatzea, zerbait sendatzea edo konpontzea. Parte hartzen duten subjektuek etengabe erreparatu behar diote elkarlanean sortzen ari direnari.

2.Keinu bat egiten den bakoitzean, konposizioan zerbait aldatzen da, eta subjektu guztiek BERRASIERATZEKO beharra dute izaten ari denaz berriz jabetzeko, izaten ari denari erreparatzeko.

3.Subjektuak mantendu behar dira, hautematen dutenaren gainean IRAUN behar dute, elkarlanean finkatu den norabidean.

  • Paradigma aldatzea: eskuarki elkarlanean aritzen garen balioen edo moduen aurrean, DEK teknikak gure moduak eraldatzea dakar, eta subjektu guztiek gogoan izan beharreko jarrera etiko bat proposatzen du, partekatzen duten planoan egon ahal izateko:

Ziurtasuna → Konfiantza
Itxaropenak → Itxaronaldia
Zurruntasuna → Zorroztasuna
Lehiaketa → Elkarlana
Eraginkortasuna → Nahikotasuna
Baldintzatzea → Baldintza
Boterea → Indarra
Manipulazioa → Eskuen artean erabiltzea
Esanahia → Zentzua

  • DEKen helburuetako bat subjektuak bitartekari edo erraztaileen tokian kokatzea da, nork berea inposatzeko edo egoera manipulatzeko tentazioak blokeatze aldera. Xedea hausnarrekintza aktibatzea da, eta hala, nork bere kabuz darabiltzan baliabideen eta erregistroen tentsioa, oreka eta ahalmena kudeatu, denek partekatzen duten planoko gauzak berez gertatzen, edozein kasutan ere.

 

23029627433_ba75f1b833_o

BIGARREN EGUNEAN ERE JOLASTERA

Labur berotu ondoren, DEK partidara sartu ginen zuzenean. Horretarako, Idoia Zabaletak emandako tresna bat baliatu genuen: aukeren koadroa. Funtsean, taula edo arbel moduko bat da, denok partekatzen dugun plano gisa erabiltzeko, eta subjektu bakoitzak hor egiten ditu bere keinuak. Taula bederatzi aukeratan banatuta dago, eta konposizioan parte hartzen dutenak horietara hel daitezke. Abiapuntuko elementuak taula eta klariona zuriak dira, baina denok partekatzen dugun planoan aukerak gauzatu ahala, beste objektu batzuk sartzen dira, izaten ari deneko jarraibidearen arabera beti ere.

  • Nola aktibatzen da DEK: Lehen hiru keinuen bitartez: Iradoki / Berretsi / Aktibatu. Subjektu batek egiten duen lehen keinuak izaten ari dena IRADOKITZEN du. Adibidez, denok partekatzen dugun espazioan klariona bat ipintzea izan daiteke, besterik gabe. Beste subjektu batek egiten duen bigarren keinuak izaten ari dena AKTIBATZEN du. Bigarren keinua egiten duen subjektuak erreparatu egin behar dio lehen keinuak iradokitzen duenari. Zer izaten ari da? Zer dauka? Zer aukera ematen ditu? Hirugarren keinuak BERRESTEN du bigarren subjektuak aktibatu duena. Lehen eta bigarren keinuen arteko harremanari erreparatuta, berriz erantzun beharko die izaten ari denari buruzko galderei.
  • Subjektuak keinu bat egiten du denok partekatzen dugun planoaren barruan, orainaldian, eta izaten ari den hori elikatzen du.
  • Gerundio bihurtzeak begirada iltzatzera eta izaten ari dena etengabe irakurtzera behartzen gaitu.
  • Hausnarrekintza: hurrengo keinuari buruzko negoziazioa ez dute subjektu guztiek eztabaidatzen.
  • Erabakiak hartzea: beheko irizpideek markatzen dute, erabakiak hartzea zehaztu eta sistematizatzen dutenek hurrengo keinuaren bila, NAHIKOTASUNA oinarri hartuta.
  1. Keinu bakar bat izatea: izaten ari denak urratsez urrats egin behar du aurrera, ezin da pentsatu azken emaitzaren logikari jarraituz, baizik eta hurrengo urratsera eramango gaituen logikari jarraituz.
  2. Gertutasuna: hurrengo keinuak gertukoa izan behar du, aurreko keinuak proposatutako norabideari eutsi behar dio.
  3. Irekitasuna: keinuak behar bezain irekia izan behar du, hurrengo urratsa ez zehazteko moduan.
  4. Argitasuna: keinuak argia izan behar du. Alegia, subjektuek gertatzen ari denaren bistako edo zuzeneko diagnostikoa egiteko aukera eman behar du.
  5. Esanguratsua: keinua zenbat eta elokuenteagoa eta erakusgarriagoa, zenbat eta interesgarriagoa edo oparoagoa denok partekatzen dugunarekiko, orduan eta egokiagoa.
  6. Irakurterraza: keinua subjektu guztiek irakurri behar dute; hortaz, ez da hautematen zaila izan behar.
  7. Ez-manipulatzailea: denok partekatzen dugunaren logikari begira, subjektu batek ezin du egin gertatzen ari denaren manipulazio pertsonal bat dakarren keinurik.
  8. Asoziazio pertsonala: gainerako irizpideak betetzen direnean, gerta daiteke keinu bat edo beste bat hautatzea bakoitzak atsegin duenaren edo irizpide pertsonalen arabera.
  • Keinu bakoitzean, subjektu bakoitzak erabakiak hartzeko prozesua jazotzen da, bere hausnarrekintza, eta horren barnean, keinu bakoitzak ematen dituen aukerak sartu behar dira. Izan daitezke bederatzi aukera, edo sei, edo hiru. Horietako bat hautatzeko, irizpide guztiei erreparatu behar zaie, eta irizpideok hoberen betetzen dituen keinua izango da aurrera egiteko aproposena. Bestalde, bada onartzen den printzipio anbibalente bat: bat-etortzea, bat-ez-etortzean. Horren arabera, subjektuek jarrera hartzen jarrai dezakete era kolektiboan, nahiz eta ez datozen guztiz bat.

 

23367438351_f7dc9f1866_k

Serio hartzen dugu denbora hartzeko jarraibidea, garrantzitsua baita DEK praktikan jartzea erabakitzen denean, eta bost ordu baino gehiago ematen ditugu taula edo arbeleko bederatzi aukeretatik zazpi zehazten. Keinu batetik bestera joaten gara, denok partekatzen dugun planoan izaten ari zen keinurik onena zein zen denon artean zehaztu ondoren, behar bezain gertukoa dena, irekia, argia, erakusgarria, irakurterraza… Eta planoan adierazitako zentzuari jarraitzen ziona. Ariketa burutsua eta intentsitate handikoa da, ezbairik gabe. Denok partekatzen dugun plano abstraktu batean kokatzen zaitu, eta hartatik nork bere keinuak egiten ditu, aldez aurreko inertzia eta eredu guztiak alde batera utzi behar dituztenak, etengabe erreparatu eta berrasieratzeko ezinbestez.

Egonaldi moduan zaudenean harrapatzen zaituen intentsitate-grina horrekin, praktikaren beste behin jarraitzea erabaki genuen, planoa aldatuta eta askotariko materialak erabilita konposiziorako: zurezko makilatxoak, koloretako zintak, plastikozko edalontzia, pintzak, etab. Orduan, denok partekatzen genuen planoaren muga zintarekin lurrean eginiko koadroaren perimetroa izan zen. Eta jolasari ekin genion: lehen keinuak iradoki, bigarrenak aktibatu, eta hirugarrenak berretsi. Baina aurreko praktikako jarioa edo argitasuna galdu zen, eta topo egin genuen testuinguru zehatz horretatik kanpo beste batzuetan erraz ikus genitzakeen zenbait egoera edo aldrebeskeriarekin:

  • Ez zegoen gelditzerik.
  • Gertatzen ari dena irakurtzeari aurre egiteko nahia gailendu zen.
  • Joera denok partekatzen genuen planoa objektu askorekin betetzea izan zen.
  • Bistakoa zena galdu genuen, jada ez zen sinplea eta sinplifikatua.

Beraz, jarraibideetako bi aldatu genituen: materialak mugatzea (hainbat izan beharrean, hiru soilik); itsu-itsuan jolastea, planoan zure keinua egiten ari zarenean soilik gertatzen ari dena ikusita. Hortik aurrera, zentzu bat finkatu zen denok partekatzen genuen planorako, eta badirudi DEKen giltzarri batzuk praktikarako bigarren egunean sartu zitzaizkigula barreneraino.

 

23082100209_87d24360d0_o

ETA HIRUGARREN EGUNA, AZKEN KONPOSIZIOA OSATZEKO

#ELKARLANerakoDEK egonaldiaren helburuetako bat zen ikustea DEK nola aplika daitekeen beste prozesu kolektiboetan, eta horri erantzuteko, zenbait kasu azaltzera ausartu ginen, zeinetan nolabaiteko zentzua izango bailukeen teknika horretara hurbiltzeak aukera gehiago sortzeko eta beste logika batzuetatik abiatuta esploratzeko. Zer gertatuko litzateke DEK honelako egoeretan aplikatuz gero?

  • Emakumeek osatutako antzerki-talde bat, liderrik edo bitartekaririk izateari uzten diona. DEK erabilgarria izango al litzateke taldea ahalduntzeko?
  • Cohousingeko komunitate baten funtzionamendua. Zer eredu pertsonalek eragozten dute proiektuak bilakaera izatea?
  • Eragile publiko batekin negoziatzea, herritarren laborategi bat martxan jartzeko. Jakinda paradigma-aldaketak horrelako proiektu horizontal bat gauzatzea dakarrela, eta benetan eraldatzailea izan dadin, nola transmititu eta nola lortu denak ados dauden gaiak?
  • Sorkuntza artistikoko prozesu bat, denda txiki bateko jarraibide batzuk aldatzeko. Emaitza jakin bat erdietsi nahi izan gabe, DEK erabilgarria izango al litzateke bitartekaritza-lana teknika artistikoetatik abiatuta egiteko?
  • Prozesu bat enpresa-talde baten barruan, egiteko, egoteko eta ekoizteko modu berriak abian jarri nahi baitituzte. Zenbateraino sentitzen dira pertsona horiek aske enpresan denek partekatzen duten plano berri bat zehazteko?
  • Komunitate bat, non aspaldiko edo gehiegizko etikek denek partekatzen dituzten beste plano batzuetarantz aurrera egitea oztopatzen baitute. Zenbateraino berrasieratu aspaldiko praktika zaharkituak?

Orobat, eztabaidan aritu ginen hainbat gairi buruz, modu diskurtsiboan besterik ez: ea DEK eta beste metodologia batzuk nahastearen emaitza aplikagarria izango litzatekeen; plano sozial, politiko, ekonomi eta kulturalak birmoldatzea iradokitzen duen mende berri honetan, guztiona dena edo guztion ongia berriz definitzea; emaitza etikoa emaitza estetikoaren gainean jartzen duten praktika artistikoak; norberaren erantzunkidetasuna plano kolektibo eraldatzaile baten aktibazioan; paradigma aldatzea sistema horizontala eta banatua izan dadin… Eztabaidaren harira, galdera ireki batzuk sortu zitzaizkigun, honako hau iradokitzen digutenak:

  • Zer da DEKen praktikarako proposatzen den paradigma aldaketa? Abiapuntua? Norantz goazen? DEK erabilgarria al da paradigma aldaketa horretarantz aurrera egiteko?
  • Zer aktibatu beharko genuke –espazioak, prozesuak, nor, noiz…– prozesu kolektiboak DEKen murgiltzeko?
  • Onargarria al da DEK prozesu kolektiboari berari (gauzari) edo prozesu kolektibo batean parte hartzen dutenei (gauza hori posible egin eta bizia ematen diotenak) aplikatzea?
  • Prozesuari aplikatu beharrean, zer gertatuko litzateke DEK nork bere buruari aplikatuz gero, bitartekari moduan?
  • DEKek ba al du loturarik beste diziplina batzuekin (adibidez, PNL, konstelazioak…)?
  • Asertibotasuna eta erantzunkidetasuna norbanakoen mantratzat jo behar al dira norbaiten keinua iradoki/aktibatu/berresteko?
  • Beharrezkoa al da hutsetik hastea? Gure sistema neoliberala berrasieratzea hori baino sistema horizontalago eta ez hain lehiakor bati bidea emateko? Zenbateraino deskonposa daiteke berriz konposatzeko?
  • Balio kolektiboa eraiki al dezakegu arauak eta esplorazio-prozesua aldi berean gertatuta? Edo gutxieneko jarraibide kolektibo edo erreferentziazko batzuk behar dira?
  • Eraiki al daiteke norbanakoen buruen baturak osatutako buru kolektibo bat, buru horiek ezezagunak edo aurretiko pentsamenduek intoxikatuak izanik?

23424255046_dc9ec2fe3e_o

ETA HIRUGARREN EGUNA, AZKEN KONPOSIZIOA OSATZEKO

#ELKARLANerakoDEK egonaldiaren helburuetako bat zen ikustea DEK nola aplika daitekeen beste prozesu kolektiboetan, eta horri erantzuteko, zenbait kasu azaltzera ausartu ginen, zeinetan nolabaiteko zentzua izango bailukeen teknika horretara hurbiltzeak aukera gehiago sortzeko eta beste logika batzuetatik abiatuta esploratzeko. Zer gertatuko litzateke DEK honelako egoeretan aplikatuz gero?

  • Emakumeek osatutako antzerki-talde bat, liderrik edo bitartekaririk izateari uzten diona. DEK erabilgarria izango al litzateke taldea ahalduntzeko?
  • Cohousingeko komunitate baten funtzionamendua. Zer eredu pertsonalek eragozten dute proiektuak bilakaera izatea?
  • Eragile publiko batekin negoziatzea, herritarren laborategi bat martxan jartzeko. Jakinda paradigma-aldaketak horrelako proiektu horizontal bat gauzatzea dakarrela, eta benetan eraldatzailea izan dadin, nola transmititu eta nola lortu denak ados dauden gaiak?
  • Sorkuntza artistikoko prozesu bat, denda txiki bateko jarraibide batzuk aldatzeko. Emaitza jakin bat erdietsi nahi izan gabe, DEK erabilgarria izango al litzateke bitartekaritza-lana teknika artistikoetatik abiatuta egiteko?
  • Prozesu bat enpresa-talde baten barruan, egiteko, egoteko eta ekoizteko modu berriak abian jarri nahi baitituzte. Zenbateraino sentitzen dira pertsona horiek aske enpresan denek partekatzen duten plano berri bat zehazteko?
  • Komunitate bat, non aspaldiko edo gehiegizko etikek denek partekatzen dituzten beste plano batzuetarantz aurrera egitea oztopatzen baitute. Zenbateraino berrasieratu aspaldiko praktika zaharkituak?

Orobat, eztabaidan aritu ginen hainbat gairi buruz, modu diskurtsiboan besterik ez: ea DEK eta beste metodologia batzuk nahastearen emaitza aplikagarria izango litzatekeen; plano sozial, politiko, ekonomi eta kulturalak birmoldatzea iradokitzen duen mende berri honetan, guztiona dena edo guztion ongia berriz definitzea; emaitza etikoa emaitza estetikoaren gainean jartzen duten praktika artistikoak; norberaren erantzunkidetasuna plano kolektibo eraldatzaile baten aktibazioan; paradigma aldatzea sistema horizontala eta banatua izan dadin… Eztabaidaren harira, galdera ireki batzuk sortu zitzaizkigun, honako hau iradokitzen digutenak:

  • Zer da DEKen praktikarako proposatzen den paradigma aldaketa? Abiapuntua? Norantz goazen? DEK erabilgarria al da paradigma aldaketa horretarantz aurrera egiteko?
  • Zer aktibatu beharko genuke –espazioak, prozesuak, nor, noiz…– prozesu kolektiboak DEKen murgiltzeko?
  • Onargarria al da DEK prozesu kolektiboari berari (gauzari) edo prozesu kolektibo batean parte hartzen dutenei (gauza hori posible egin eta bizia ematen diotenak) aplikatzea?
  • Prozesuari aplikatu beharrean, zer gertatuko litzateke DEK nork bere buruari aplikatuz gero, bitartekari moduan?
  • DEKek ba al du loturarik beste diziplina batzuekin (adibidez, PNL, konstelazioak…)?
  • Asertibotasuna eta erantzunkidetasuna norbanakoen mantratzat jo behar al dira norbaiten keinua iradoki/aktibatu/berresteko?
  • Beharrezkoa al da hutsetik hastea? Gure sistema neoliberala berrasieratzea hori baino sistema horizontalago eta ez hain lehiakor bati bidea emateko? Zenbateraino deskonposa daiteke berriz konposatzeko?
  • Balio kolektiboa eraiki al dezakegu arauak eta esplorazio-prozesua aldi berean gertatuta? Edo gutxieneko jarraibide kolektibo edo erreferentziazko batzuk behar dira?
  • Eraiki al daiteke norbanakoen buruen baturak osatutako buru kolektibo bat, buru horiek ezezagunak edo aurretiko pentsamenduek intoxikatuak izanik?

Ixtea, zabaldu baino lehen

Egonaldiaren azken tartean, oraindik irekita zegoena ebaluatu, bildu, bukatu eta itxi genuen. Partekatu beharreko eta deskargatu daitezkeen dispositibo batzuk erreparatu eta irakurtzeko moduko kode batera itzultzea. Hori bai, ez da ahaztu behar prozesuan dauden materialak direla, esploraziokoak, gure ikuspegiaren eta praktikaren pean egindakoak; hots, ez da teknikari buruzko ikerketa egiaztatu bat sortzaileek proposatu duten moduan.

Azkenik, egonaldian parte hartu genuen guztion ebaluazioetako batzuk, metodologiei, funtzionatu zuen eta ez zuenari, eta bizipenei zein proiekzioei begira:

  • Denbora Erreala gerundio luze bat da, baina ez berehalako gauza bat. Funtsezkoa da amaieraraino eramateko beharra, denborak luzatzea denbora baldintzatzea izan dadin, ez baldintza. Saiatu ez jo denbora hori alferrik galdutzat.
  • Ez da abiapuntua galdu behar: espazio eszenikoa. Arte eszenikoek sortzen dutela baliozkoa den metodologia bat. DEKek kontzentrazio espaziala eskatzen du DEK aplikatzeko.
  • Neurri batean aplikagarri diren DEKen sasikumeak atera ditugu. Mahai batean jokatu daiteke, xakearekin bezala. DEKen jokatuko dugu? Praktikatzea, ikerketa itxi bat sortu baino harago.
  • Egonaldia DEKen deriba bat izan da. Ez da muturra sartzea, edo ez da hori asmoa behintzat. Aldiz, metodologiari bisita egin diogu ardura handiz.
  • Konfort-eremutik ateratzeko nolabaiteko kezka edo antsietatea. Kolektiboan jokatzea bezala, kolektibo baten barruan.
  • Teknikako aditurik ez zegoenez, aukera izan dugu, nolabait, eztabaidan ez gelditzeko; esploratzera ausartu gara eta abstraktua dena onartu dugu.
  • Eraginkorra izan da zenbait jarraibide exekutibo finkatzea aurreikusitako denboren eta ariketen bidez, baita esploratu dena itzultzeko eta helburu batekiko konpromisoaren bidez ere.
  • Dezente erakartzen gaitu kasu zehatz batean erabiltzeko ideiak, sorkuntza artistikoarekin lotuta ez dagoen prozesu kolektibo batean, eta praktikan jarri.

DEK teknika kolektibo bat da, mentalitate- eta jokabide-aldaketak sustatzeko beharrari erantzuten diona, gure buruari buruz elkarrekin pentsatzeko eta elkarrekin eraikitzeko. Aldaketa kulturalak dira, eta sarritan, iruditeria, eremu sinboliko eta subjektibitate berriak ekoiztearekin lotuta soilik gerta daitezke. Hala ere, egiteko modu berriak ere behar dira, aldaketa horiek rol berriak izateko aukera ematen diguten tresna berriak. Azken batean, “ZER den berriz definitzea eta NOLA den eraldatzea”.

 

23081991689_b91d365dac_k

EGONALDIKO PARTAIDEAK

Idoia Zabaleta (Azala), Itziar Zorita (Mobiolak), Rosa Fernández (ColaBoraBora), Txelu Balboa (ColaBoraBora) eta Urko Izaola.

Idoia Zabaleta
Koreografoa, koreografia gauzak lotzeko sistema konplexu baten moduan ulertzen du. Bere lana nazioarteko jaialdietan aurkeztu du, eskolak ematen ditu zenbait master eta graduondoko ikastarotan, eta 2008tik aurrera, Azala kreazio-espazioa koalizioan gobernatzen du Arabako Lasierra herrixkan, han bizi da eta.

Itziar Zorita Agirre
Ikus-entzunezko komunikazioan eta arte eszenikoetan du prestakuntza, eta zenbait esparrutan jarduten du: sorkuntza, bitartekaritza, ekoizpena eta kultur proiektuen komunikazioa. Besteak beste, erakunde hauetan aritu da: Consonni, liquidDocs, CCCB, eta azken aldian, Donostia 2016. Duela bost urte baino gehiago, Mobiolak kolektiboa sortu zuen Oihane Espúñezekin batera. Horren barnean, proiektu komunitarioak egiten dituzte antzerkitik eta definitzen zailak diren beste forma arraro batzuetatik abiatuta.

Urko Izaola
Arkitektoa da eta hiru master egin ditu humanitateen arloan. Munichen ekin zion lanbideari (2001-2005), hiriei buruzko ikerketan jardun zuen Labein/Tecnalian (2006-2010), eta ordutik aurrea, aholkularitza-lana egiten du freelance moduan Synergy matters-Cuestión de sinergia markaren pean, hirietako iraunkortasunaren eta kultur aldaketen gainean. Dantza garaikideak, yogak eta norberaren garapenerako beste praktika batzuek asko erakartzen dute. Berrikuntza sozialeko, elkarlaneko ekonomiako eta iraunkortasuneko zenbait forotan parte hartzen du, inguru honetan eta Europan.

Eskerrik asko haiei guztiei esplorazio-prozesu labur baina bizi-bizi honetan jarrera hartu eta parte hartzeagatik. Eta bereziki Azalako Idoiari eta Ixiar Rozasi, gonbidatzeagatik eta harrera onagatik, ekosistema zoragarri honetan posible delako sortzea, elkarrekin bizitzea, arnasa hartzea eta inspirazioa hartzea.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude